www.ekologistakmartxan.org/eu/
Bizkaiko basoa berreskuratzeko ‘Kolore Guztietako Basoak’ proposamena aurkeztu dute gaur
40 talde ekologistek eta arloko hainbat elkarte eta enpresek osatutako Plataformak, bertako basoaren berreskuratzearen alde lan egiteko proposamena aurkeztu du gaur “Kolore Guztietako Basoak” izenpean. Proposamen honek EHUko 3 departamentuen babesa jaso du, baita kultura zein akademia arloko 50 pertsona baino gehiagorena ere.
Proposamen honen helburua, basoen kudeaketa publikoan aldaketa esanguratsua sustatzea eta Bizkaiko “bertako basoa” berreskuratzea da, izan ere, kontserbazio egoera larrian aurkitzen baita.
KOLORE GUZTIETAKO BASOAK proposamena Bizkaiko norbanako, enpresa, entitate eta elkarte batzuek sortu dute eta zera eskatzen diote Bizkaiko Foru Aldundiari basoaren kudeaketaren norabidearen inguruan:
1. Baso lur publikoen kudeaketa ekologikoagoa izatea:
a. Bertoko baso eremuak birsortu eta handituko dituena, basoen arteko zuloak beteko dituena eta baso osasuntsu eta handiagoak sortuko dituena.
b. Produkzio aniztasuna bultzatuko duen naturatik gertuko basogintza. Europako herrialde batzuetan dagoeneko garapen handia duen basogintza mota da, eta bertoko espezieak ustiatuz kalitatezko egurra errentagarria dela frogatu da.
Basosaoiltzerik egin beharrik gabe eta biodibertsitatea eta lurraren emankortasuna berreskuratuz. Kalitatezko egurraren Europako eskaera handiagoa da bertan produzitzen dena baino, eta horrek esan nahi du suntsitze bidean dauden basoetatik ekartzen dela.
2. Basogintzarako laguntzen birbideratzea: basosail jabedunei laguntzea euren lursailetan ekimenak proposatutako bi bideetako bat martxan jartzea erabakiz gero.