Abenduaren 31an, ostirala eta urteko azken egunean, 15 lagunek, Mallorkako familia bat barne, parte hartu genuen landareen loraldia behatzeko ekimenean. Bigarren urtea da, Sestaoko Natur Zientzien Elkarteak Lurgaiarekin batera ekimen hau antolatzen dutena. Ideia, Urtaro honetan loratzen ari diren landareak behatzea da, argi baitago aldaketa klimatikoaren ondorioz landare batzuen loratzea aurreratzen ari dela.
Ibilaldiak aukera eman zigun elkar ezagutu, ondo pasa eta bertoko landareriaz ikasteko. Arratsaldean pote batzuk hartu genituen, familia eta lagunekin urteberria ospatzeko afaltzera joan aurretik.
Datorren urtean berriro egingo dugu ibilaldia, 5 urte jarraian egin behar baita aldaketak gertatzen diren edo ez behatzeko.
Argazki gehiago hemen 🙂