Kosmetika naturala Mari Carmen Silvaren eskutik

BBT-k kosmetika naturalari buruzko tailerra eskaini zuen pasa den martxoaren 11an, artisau krema eta xaboiak egiten dituen Mari Carmen Silvaren eskutik. Oso arrakastatsua izan zen eta jendea lekurik gabe gelditu zen, 11 pertsonak bakarrik hartu ahal zutelako parte.

Tailer teoriko-praktikoan hainbat errezeta egiten ikasi genuen: Kalendula krema, soja emultsioa, ezpainetarako kakaoa, xaboi likidoa, ontzi-garbigailurako xaboia, eguzki krema etab.

Goiz zoragarria izan zen, asko ikasi genuen eta Joane eta Tello txikiek euren poztasunarekin lagundu ziguten. Jendea oso pozik joan zen etxera. Carmen xarma eta jakinduria handiko pertsona da… errepikatzeko moduan!!

Laster beste tailer bat egingo dugu, ADI iragarpenari!

Hemen argazki gehiago